Parque de Salburua
Salburuako parkea
Salburua hainbat urmaelek osatzen dute (Arkautikoa eta Betoñukoa izanik bi urmael nagusiak), bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere. Duela hainbat mende lehortu zuten, inguru hura soro bihurtzeko asmoz. Hala ere, 1994an hasitako lehengoratze lanek atzera eragin diote egoera horri, eta, gaur egun, Salburua dugu Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat, eta nazioarteko garrantzia duen hezegune (Ramsarreko Hitzarmena).
Parkean barrena ibiltzeko, urmael nagusiak lotzen eta inguratzen dituzten ibilbideak erabil ditzakegu. Han diren informazio puntuari eta hegaztien bi behatokiei esker, hango aberastasun naturala ezagutzeko eta parkeaz gozatzeko aukera izango dugu.
GAUR EGUNGO AZALERA: 196 HEKTAREA
SORTZE URTEA: 1994
KOKALEKUA: VITORIA-GASTEIZ HIRIAREN EKIALDEAREKIN MUGA EGITEN DU
Iturria: http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb
Musika: Morcheeba - Blood Like LemonadeVer video "Salburuako parkea"