Orain: Giorgio Basmatti
karrikiri
ruñean jaio eta Iruñeko euskal komunitatearen alde lan egiteko asmoz 1995ean sortutako taldea da Karrikiri. Euskararen erabilpenaren bidez euskaldunen trinkotzea edo egituraketa lortzea da gure xede nagusia. Euskal Herriko beste zenbait tokitan (Zenbat Gara –Bilbo-, Bagera –Donostia-, Berbara-Durango-, Galtzaundi –Tolosa-, Ttakun –Lasarte-Oria- e.a.) martxan jarritako lan dinamikari heldu nahi izan diogu hasieratik: ezeren kontra aritu beharrean, euskaldunon parte hartze zabala, irekia eta eraikitzailea bultzatzea. Euskaldunok euskara erabil dezagun dauden bideak erraztu eta ez daudenak ireki nahi ditugu.
Ver video "karrikiri"
Trixbox-en instalazioa
Makina birtual batean Windows Vista-ren menpe, Trixbox instalatuko dugu. Prozesatzailea, nukleo bikoitzekoa da. Eta, aldi berean zenbait makina birtual jasatzeko bezain beste RAM memoria du.
Konexioa birtualizatzeko, zein sare-moldagailua erabiltzen den apuntatuko dugu. Makina birtuala, saretik deskargatu den ISO irudi batetik sortuko dugu.
TrixBox instalatzeko, gutxienez, hurrengo ezaugarrien antzekoak edo hobeagoak dituen PC-a behar da:
– Pentium II-a 300Mhz-tara edo hobeagoa.
– 128 MB RAM memoria.
– 6 GB-ko disko gogorra edo hobeagoa.
– 10 Mbps-ko sare-txartela edo hobeagoa.
– CD-ROM unitatea.
Instalazioa, nekez, 15 minutu behar ditu, eta hiru pausutan egiten da:
- Erabiliko dugun teklatua aukeratzen dugu.
- Ordu-zona aukeratzen dugu.
- Eta, sistemaren administratzailearentzako pasahitza ezartzen dugu.
Asterisk, software bitarteko erabateko PBX-a da, zeina, Linux, BDS eta MacOSX sistema eragileen menpe, plataforma askorentzako balio duen. Eraiki ahal diren komunikazio aplikazioak, nahi diren bezain konplexu edo aurreratuak izan daitezke, kostu alturik gabe eta edozein telefonia sistema baino malguagoa izanik.
Trixbox, CentOS menpeko Asterisk-en distribuzioa da. Honek,ordu pare batzutan software-an oinarritutako komunikazio sistema edukitzeko behar den guztia, era erraz eta azkar batean instalatzea uzten du. Ez da beharrezkoa Linux edo Asterisk-en trebea izatea, soilik, argibideak jarraitu eta TrixBox-en ontasunez gozatu.
Makina berrabiarazi ondoren, posible izango da nabigatzailearen bitartez PBx-aren administraziora sartzea.Ver video "Trixbox-en instalazioa"